XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Batzuk hainbeste eta beste batzuk hain gutxi -esan zuen behin igarleak auzo bakarrak plazan eguzkitan zeudela.

Igarleak, Porfirio Jale deitua, sorpresa begirada zuen eta ileak beti tente, bizitzaren aurrean amaierarik gabeko harriduran biziko balitz bezala.

Porfiriori, igarleari, irakurtzea gustatzen zitzaion.

Bere grina bidelapurkeriari buruzko liburuak ziren, Quixoterentzat zaldunenak ziren moduan.

Bandidu ospetsu guztien bizitza ezagutzen zuen, Diego Korrientesengandik hasi eta Juan Mingolla Pausu Luzerengana, Jose Maria Goiztiarrengandik eta Pako Rios Bernandirengandik pasatuz.

Tira, zergatia ez da jakin baina politiko garrantzitsuen bizitza eta ekintzak ezagutzen zituela esan behar da.